Sektore publikoko murrizketen aurkako manifestazioak egingo dira gaur EAEn

  • ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deituta, sektore publikoko murrizketen aurkako manifestazioak egingo dira gaur arratsaldean Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez! lelopean.


2012ko urtarrilaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
ELA, LAB eta STEE-EILAS-en protesta hilaren 10ean, Lakua aurrean / LAB

Hiru manifestazioak 18:30ean abiatuko dira: Donostiakoa Boulevarretik, Bilbokoa Arriaga plazatik eta Gasteizkoa Andre Maria Zuriaren plazatik. Aralarrek eta ESK sindikatuak ere bat egin dute deialdiarekin.

Ainhoa Etxaide (LAB): "Gu ez gaude inoren menpe"

"Inoren menpe ez, gu inplikatuta gaude", adierazi zuen atzo Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak, gehiengo sindikala bertan behera gelditu izanaren harira, Adolfo Muñoz ELAko idazkariak asteburuan Gara egunkarian esandakoei erantzunez. Besteak beste, LABek Bilduri men egin ziola zioen Muñozek elkarrizketan. Etxaideren hitzetan, "LAB ez dago inongo alderdi politikoren menpe eta ez dago inongo sindikaturen menpe. Agian, azken hori da arazoaren zati handi bat".

Informazio gehiago:

- ELA, Jaurlaritzaren murrizketez: "Langileei inoiz egin dien erasorik latzena" (2012-01-11)


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude