Sekretupeko zerga aitorpen eskubidea amaitzear EAEko aberatsentzat

  • ETAren “iraultza zerga”-tik babesteko balio zuela argudiatuta, azken 30 urteetan errenta oso altuak dauzkaten pertsonek zerga-aitorpen sekretuak egiteko aukera izan dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Salbuespenezko neurria bukatzear egon liteke EAJren jarrera aldaketa medio.


2013ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
EAEko errenta altuenek errenta aitorpena egiteko zeuzkaten pribilegioak gal ditzakete EAJren jarrera aldaketarekin.

Jeltzaleek neurri berezi horrekin bukatzea erabaki dutela irakur daiteke El País egunkariak argitaratu duen albiste batean. 500 lagunen kontuak bistara aterako lirateke Bizkaian eta, Pedro Gorospe kazetariak dioenez, Gipuzkoan beste 250 leudeke antzeko egoeran.

Bizkaian aldaketa hori gauzatzeko Batzar Nagusietatik pasatzeko premiarik ez litzateke egongo EAJko iturriek Prisa taldeko egunkariari jakinarazi diotenez. Astelehenean bildu zen Bizkaiko EAJko batzarkide taldea gaiaz hitz egteko.

Araba da errenta aitorpen sekretuak mantenduko dituen bakarra. Herrialde horretako Foru Aldundiak sekretupeko eremuak argitara atera ordez, zergadun guztiek “konfidentzialtasun” berdina eduki dezatela sustatu nahi baitu.

Prozedura bereziak

Errenta oso altuak dauzkaten pertsonen PFEZaren eta ondasunen aitorpenek begirale kopuru mugatua izan dute orain arte. Zenbait kasutan, dokumentazioa notario baten bidez entregatzen zitzaion Ogasunari. Beste batzuetan, errenta altuenak dauzkaten pertsonak kode baten bidez identifikatzen zuten beren burua Ogasunaren aurrean, izen-abizenez egin ordez.

Urtean 300.000 euro baino gehiagoko diru-sarrerak dituzten pertsonentzako prestatutako neurriak ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Zerga politikak eta justizia soziala

Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude