Sekretu komertzialak babestearen alde azaldu da Europar Batasuna, informazio eskubidearen kaltetan

  • Europako Parlamentuak baietz esan dio sekretu komertzialak babesteko araudiari: aldeko 503 bozka eta aurkako 131 jaso ditu proposamenak; sozialdemokratak alde azaldu dira, gaiaren inguruan barne eztabaida izan badute ere. Bultzatzaileen esanetan, “enpresak babestea” du xede araudi berriak. Euskal Herrian Mozal Legearen auzia pil-pilean dagoen honetan, zalantza dago nola eragingo dien kazetariei.


2016ko apirilaren 15an - 10:41
Ostegunean onartu zuen Europako Parlamentuak sekretu komertzialak babesteko araudi proposamena. (Arg:Europako Parlamentua)

Sekretu komertzialak babesteko legea lantzen jardun duen taldeak testu bateratu bat sortu du, Europar Batasuneko estatu kideen artean gaiari dagokionez dagoen aldeari aurre egin nahian. “Zilegi ez den sekretu komertzialen eskuratzea, erabilera eta hedatzea saihestu” nahi du araudiak.

Adierazpen askatasunaz ere mintzo da testua. “Interes orokorraren defentsan jarduten den kasuetan”, informazioaren eskuratzea eta hedatzea zilegi litzateke; ez litzateke arau hauste kontsideratuko. Hala azpimarratu zuen Europako batzordeko kide Christian Wigandek: “Sekretuak gehiegikeria islatzen badu eta berori argitaratzeak mesede egiten badio interes publikoari, ez litzateke araudiak aurreikusitako zigorrik aplikatuko”.

Informazio eskubidea ezbaian

Araudi berriaren aurkako ekintzaileen aburuz, neurria “mehatxua da kazetari, informatzaile eta enpresetako langileentzat; eta interes publikoko informazioa eskuratzeko eskubidearen aurka doa”. Langileen ezagutza enpresen ondasun bilakatuko litzateke.

Sarearen demokratizazioaren alde jarduten duen Xnet taldeko kide Alfonso Sanchezek salatu du Europako batzordeak sekretu komertzialei emaniko definizioa ez dela egokia: “Enpresa baten sekretu komertzialak lehiakideengandik babestea izan beharko luke xede araudiak, baina harago doa eta enpresaren informazio guztia hartzen du bere baitan”.

“Erakundeek interes orokorra eta oinarrizko eskubideak errespetatu direla esango dute, baina hori ez da egia”, adierazi du Xnetek. Gaineratu dute “ustelkeriaren, gehiegikerien eta informazio askatasunaren aldeko borrokaren” aurka doala araudia eta PSOEren jarrera “hipokrita” kritikatu dute, “aldeko bozka emateagatik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude