argia.eus
INPRIMATU
Sei milioi dokumentuk osatzen dute Jaurlaritzaren ‘Dokuklik’ sarea
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak XIII. eta XX. mendeen arteko sei milioi dokumentu publiko eta pribatu bildu ditu Dokuklik bilatzailean, baita bi milioi irudi digital ere. Musika eta ikus-entzunezkoen artxiboak ere jasoko ditu etorkizunean.

2012ko apirilaren 18a
Bi milioi irudi baino gehiago bildu ditu webguneak.

Orotara 150 erakunde publiko, fundazio, familia eta norbanakok jarri dituzte euren artxiboak kontsultagai. Trukean, kolaboratzaile guztiek euren ondarearen kopia digital bat jaso dute.

Halaber, webguneak Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroan (IRARGI) gordetako dokumentu historikoak bildu ditu.