Marokon hiru urterainoko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Fqih Bensalahko auzitegiak 6 gizoni Le Monde egunkariaren arabera.
Joan den hilabetean atxilotu zituzten eta homosexualak izateagatik salatu zituzten eta "prostituzio-delitua" eta alkoholaren eraginpean gidatzea ere leporatuz, Ahmed Amina Chaabik, Marokoko Giza Eskubideen Defentsarako Liga-ko kideak azaldu duenez. Sei lagunetako baten aitaren salaketak eragin zuen atxiloketa, Chaabiren arabera.
Fqih Bensalahko auzitegiak urtebetetik hiru urtetarainoko kartzela-zigorrak ezarri dizkiela jakinarazi du iturri berak. Egun Marokoko zigor-kodeko 489. legeak sexu bereko bi pertsonen arteko harremanak zigortzen ditu.
Homosexualitatearen despenalizaziorako kanpaina
Marokoko hainbat lagunek homosexualek jasaten duten jazarpena salatzeko bideo bat egin dute, maiatzaren 17ko homofobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira.
Justizia eta Garapena alderdi islamistak bideoa kritikatu du, bertan agertzen diren diskurtsoek “musulmanen fedean, herrialdearen egonkortasunean eta erlijio-fundazioetan eragin egiten duela” argudiatuz.