Sei gizon atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxistagatik

  • Indarkeria matxistarekin zerikusia dutela atxilotu ditu foruzaingoak sei gizon azken egunotan: Iruñean, Artikan, Citruenigon, Marcillan, Beran eta Burlatan izan dira atxiloketak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 30an - 11:03

Iruñeko kaleetan zerbitzutik kanpo zegoela ikusi zuen gizonezko bat emakumezko bati eraso eginez. Erasoa geldiarazi eta abisua eman zien lankideei. 35 urteko iruindarra eraman zuten atxilo. 

Artikatik 112 telefono zenbakira deia jaso zuten ohartaraziz indarkeria matxista izan zitekeen kasu baten berri emanez. Foruzainak bertaratu ziren eta neska gazte batekin hitz egin zuten. Bere bikotekide ohiak jo zuela salatu zien poliziei. Emakumeak zauriak zituen jasotako kolpeengatik eta poliziek zenbait bizilagunekin hitz egin ondoren, 25 urteko gizonezkoa identifikatu eta eraso-egiletzat jo zuten. 

Tuteratik ere deia jaso zuten 112 telefonora. Bizilagun batek hots egin zuen ohartarazteko Citruenigon emakume batek erasoak jasotzen zituela haren bikotekide ohiarengatik. 35 urteko gizonezkoak poliziari erresistentzia egin zion baina azkenik atxilotuta eraman zuten. 

Marcillan urruntze agindua ezarria zuen gizonezkoa atxilotu zuen foruzaingoak. Emakumearen etxetik gertu zegoela-eta eraman zuten 45 urteko gizasemea. Beran ere urruntze agiandua ezarria zuen gizona eraman zuten. 

Azken atxilotua Burlatan izan da. Lesioekin aurkitu zuten emakumezko bat haren bikotekideak eragindakoak. 

Joan den asteburuan gainera beste hiru gizon atxilotu zituzten genero indarkeriagatik Añorben, Atarrabian eta Fustiñanan.

(Albiste hau Euskalerria Irratian argitaratu da eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude