argia.eus
INPRIMATU
Segurtasun-neurriak, kontrolak eta zaintzak areagotu ditu Jaurlaritzak
  • Erabakia Madrilen hartu dela jakinarazi du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak, eta "zaintzari begirako kontrol-neurriak" izango dira, "Europarekin sintonian".

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko urriaren 18a

"Europa mailan ez ezik, Estatu bakoitzak bere lurralde esparru guztirako hartzen duen neurria da", esan du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak kazetarien mikrofonoen aurrean. Autonomia erkidego guztietako Segurtasun alorreko ordezkariak egon ziren mahai batean hartu zen erabakia, Madrilen.

Zainketak areagotuko direla jakinarazi du Jaurlaritzak, besteak beste "muga inguruetan", hiriburuetan eta jende asko pilatzen den eremuetan. "Arduradun bakoitzak lekuan-lekuan aztertuko du egoera", Erkorekaren arabera.

Alerta maila, 5etik 4

Espainiako Gobernuak aginduta, Hego Euskal Herriaren alerta maila 4.enean dago, gehienezko 5etik. 2015ean jarri zen alerta maila hori, Frantzian izandako atentatuen ondorioz.