Segurtasun handieneko espetxeak itxi nahi ditu Syrizak Grezian

  • Greziako Justizia ministro Nikos Paraskevopulosek jakinarazi du C motako kartzelak ixteko prestatu dutela lege proiektu berria. Hainbat neurri hartuko dituzte segurtasun handieneko espetxeak kentzeaz gain, 15 eta 18 urte arteko adingabeak ez espetxeratzea (bizitzarik arriskuan jarri duen deliturik egin ezean) eta gaixotasun larriekin dauden presoak askatzea.


2015eko martxoaren 24an - 17:23
C motako Greziako kartzela. (Argazkia: http://arrezafe.blogspot.com.es).

C motako kartzelen itxiera  Greziako lehen ministro Alexis Tsiprasek agindu zuen hauteskunde kanpainan. Samaras lehen ministro ohiaren gobernuak jarri zuen segurtasun handieneko egoera hori martxan Diagonalek jaso duenez. “Terroristentzat diseinatutako” egoera da hau.

C motako espetxearen ezaugarrien artean daude baldintzapeko askatasuna debekatzea 20 urte espetxean daramaten presoei, lanerako eta kalera irteteko baimenak ezabatzea eta bisita eta deien murrizketa.

Erregimen horrekin espetxe bakarra dago Grezian eta bertako presoak gose greban daude martxoaren 8az geroztik C motako espetxeen itxiera eta lege antiterrorista ezabatzeko eskatzeko. Kartzela horretako zuzendaria otsailean tiroz hil zuten bi pertsonak. Inork ez du bere gain hartu erasoa.

Martxoaren 8an, anarkista talde batek Syrizaren Atenaseko egoitza okupatu zuen C motako espetxeen itxiera eskatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Eguneraketa berriak daude