INPRIMATU
Sebastian Salaberria zendu da
2003ko abuztuaren 19a
Sebastian Salaberria bertso jartzaile eta idazlea joan den larunbatean (16) zendu zen, 87 urte zituela. Atzo (18) lur eman zioten Hernanin. Haren lanik entzutetsuena "Neronek tirako nizkin" nobela da, 1964an Gipuzkoako Agora saria eskuratu zuena.