Sebas Lasa eta Alfontso Sebastian Donostiako Antigua auzoko euskal presoak aske gelditu dira kartzelan hogeina urte igaro ondoren, Etxeratek jakinarazi duenez.
Lasa Villenako espetxean zegoen, eta Sebastian Valladolidekoan. Ostegunean 19:30ean egingo diete harrera, Antigua auzoan.
Sebas Lasa euskal preso politikoa aske 20 urteren ondoren. Villenako espetxetik atera berri da. Ongi etorri Sebas! #BatGutxiago pic.twitter.com/xy6LUbdyxf
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) April 26, 2018
Alfontso Sebastian euskal preso politikoa aske 20 urteren ondoren. Valladolideko espetxetik atera da. Ongi etorri Alfon! #BatGutxiago pic.twitter.com/i5njcnOLur
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) April 26, 2018
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.