argia.eus
INPRIMATU
Seaskaren aldeko manifestazioa Twitterren
  • Seaskak manifestazioa deitu dute larunbat honetan 17:00etan Hendaiako tren geltokitik abiatuta.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 02a

Aste honetan, Falloux Legea baliatuta, Patrick Dallenes Baionako suprefetak debekatu egin dio Hendaiako Udalari herriko ikastola laguntzea. Erabakia atzera botatzeko eskatu zion Seaskako lehendakari Paxkal Indok atzoko prentsaurrekoan eta XIX. mendeko lege hori aldatzeko beharra azpimarratu zuen. Larunbaterako, "euskara sostengatzera" deitu zuen Indok "euskaltzale oro". Manifestazioak Twitterren duen erantzuna jarrai dezakezu goiko leihoan.