argia.eus
INPRIMATU
Seaskak irabazi egin du Ziburuko ikastolaren auzia
  • Seaskak irabazi egin du Ziburuko ikastolaren auzia. Hortaz, orain arteko eraikin publikoan segitzen ahalko du ikastetxeak. Euskal Irratiek eman dute albistearen berri.

ARGIA @argia 2014ko abuztuaren 14a
Ziburuko ikastolako gurasoek ikastolaren alde ekainean egindako elkarretaratzea. (Arg.:euskalherrianeuskaraz.org)

Auzapezak hitzarmena berritzeari uko

Ziburuko auzapezak ikastolarekin zuen hitzarmena ez berritzea erabaki ostean, hauek bertan geratzea erabaki eta “eremu publikoa legez kanpo okupatzeagatik” epaitu dute.

Bi urterako hitzarmena zuten Ziburuko ikastolak eta bertako Herriko Etxeak Marinela auzoko eraikinean gelditzeko. Maiatzean, ordea, auzapezak akordioa ez berritzea erabaki zuen eta uztailaren 5ean hitzarmenaren epea bukatu zen. Lurrik eta eraikinik gabe geratzeko arriskuaren aurrean, bertan geratu ziren ikastolako langile eta ikasleak.

Ikastolak epez kanpo geratutako egun bakoitzeko ehun euroko isuna ordaintzea nahi zuen herriko etxeak.