argia.eus
INPRIMATU
Seaska-ko grebalariak Baionako udaletxeko balkoira igo dira, erretreten erreformaren kontra
  • Macronen pentsio sistemaren erreformaren kontrako mobilizazio eguna dute gaurkoa. 2.000 lagun batu dira Baionako manifestazioan.Mobilizazioa hasi aitzin egin dute Seaska-ko grebalariek ekintza.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 20a

Aitzina doa erretreten sistemaren erreforma Frantziako Legebiltzarrean eta aitzina doa mobilizazioa ere karriketan gaindi. Hamargarren greba eta mobilizazio eguna dute gaurkoa lege-proiektuaren aurkakoek. Sektore batzuetan greba mugagabeak jarraitzen du, hala nola, azkarki mobilizaturik diren abokatuen artean.

2.000 lagun batu dira intersindikalak Baionan finkaturiko manifestazioan. Mobilizazio jendetsua beraz, aurreko hitzorduetan baino jendetsuagoa. Hori aitzin, Seaska federazioko grebalariek burutu dute ekintza ikusgarria: Baionako herriko etxeko balkoira igo dira, kazolak joz zarata sortuz.

Euskal Irratiek txiokatu bideoa:

 

 

Iazko abenduaren 5ean hasi zen Frantziako Gobernuaren erreformaren kontrako mobilizazioa. Gobernua aitzina doa, erreforma aurrera eramateko determinazioa berretsiz noiztenka. Nahiz eta jakin gobernuaren aurkako borrokaren garaipena nekez lortuko dutela, mobilizaturik segitzen dute aurkakoek.