argia.eus
INPRIMATU
Seaska esku hutsik itzuli da Errektoretzarekin izandako bileratik
2006ko ekainaren 28a

Seaskako ordezkariak haserre eta kezkatuta irten ziren atzo (27) Bordeleko Errektoretzan izan zuten bileratik, ez baitzuten ezer lortu. Seaskak lehen mailarako bi lanpostu eta bigarren mailarako beste bi lanpostu eskatu zituen bileran baina esku hutsik itzuli zen. Ondorioz, lehen mailako bi lanpostuak bere gain hartzea erabaki du. Euskararen Erakunde Publikoari (EEP) eskatuko dio lanpostu horien ordainketa egiteko. Bigarren mailari dagokionez, berrantolaketa egin beharko dutela azaldu du Seaskak.