SAT

SAT sindikatuko bozeramailea: "Independentziak Andaluziaren garapena erraztuko luke"

  • “Garapen ekonomiko eta soziala” erraztuko lukeela argudiatuta, Andaluziaren independentzia aldarrikatu du Oscar Reina SAT sindikatuko bozeramaileak, orain Podemosko diputatu den Diego Cañameroren ordezkoak. Euskal Herriko eta Kataluniako prozesu independentistak ahizpatzat jo ditu Reinak.


2016ko abuztuaren 19an - 11:40
“Garapen ekonomiko eta soziala” erraztuko lukeela argudiatuta, Andaluziaren independentzia aldarrikatu du Oscar Reinak, orain Podemosko diputatu den Diego Cañameroren ordezkoak. (Argazkia: publico.es)

“Subiranotasun gehiago, independentzia gehiago eta bakoitzaren baliabideak behar dira”. Kaos en la Red-ek jasotako adierazpenetan, Reinak azaldu du independentismoa sindikatuaren barruan gailentzen den joera dela, estatutuetan bildua.

“Erradikala izatea ez da txarra, arazoaren muinera joatea da, eta Andaluziaren arazoa duela ehun urteko bera da, bere baliabideen inguruko erabakiak hartzeko gai ez dela”, gaineratu du.

Euskal Herriaren eta Kataluniaren prozesu independentisten inguruan, SATeko bozeramaileak esan du “zenbat eta lehenago haiek entzun, orduan eta lehenago izango gara libre andaluziarrak; (…) nazionalistak gara internazionalistak izateko, langile bat gauza bera baita edonon”.

Bederatzi urteko ibilbidea

Sevillako Pablo de Olavide unibertsitatean sortu zen SAT Andaluziako Langileen Sindikatua, 2007an. Reinak azaldu duenez, 5.000 militante daude sindikatuan kuota ordaintzen dutenak, baina gastu horri aurre egiteko gai ez direnak edo prestazio ekonomikoren bat jasotzen dutenak kontuan hartuta, sindikatuak ia 25.000 kide dituela adierazi du.

Oscar Reinak 26 urte ditu eta urrian urtea beteko du sindikatuaren buru. Sevillako Gilena udalerrian zinegotzia zen SATeko bozeramailea izan aurretik. Espediente judiziala dauka bi lursail okupatu eta beste bi supermerkaturi eraso egiteagatik, baina ez da zigortua izan. Bigarren auziaren inguruan Reinak azaldu du “ondorio penalik ez izatea espero dut, ez bainaiz aberastu eta inori minik egin ez diodalako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: SAT
2018-06-14 | ARGIA
SAT sindikatuko buru Oscar Reina atxilotua, sare sozialetan espainiar erregea "iraintzeagatik"

Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.


BBVAren kontra altxatu dira Andaluzian, Cerro Libertad lursaila desalojatuko duela eta

Cerro Libertad Jaenen okupatutako lursaila hustea ebatzi du hiriko epaitegiak. BBVArena da 75 hektareako lursaila, eta Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) okupatu zuen. SATeko kideek salatu dute tokia “abandonatuta” daukala BBVAk, eta Nekazaritza Politika... [+]


SATeko kide Diego Cañamero atxilotu dute

Andrés Bódalo SATeko kidearen askatasuna eskatzeko martxa hastear zela eraman dute atxilo.


2014-04-28 | ARGIA
SAT sindikatu andaluziarrak "puntu eta bereiz" egiteko premia nabarmendu du Donostian

Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]


Eguneraketa berriak daude