Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.
Reinak Felipe Borbon espainiar erregeak kritikatuz txioa idatzi zuen eta sare sozialetan egindako komentarioen harira etorri da atxilotzea:
Hay que tener poca vergüenza Felipe de Borbón es usted un miserable. Su puesto que nadie ha votado viene heredado de una institución que se mantuvo a raíz de un golpe de estado franquista y terrorista
Yo le daría el Premio a la Indecencia y a la Hipocresía, con un viaje al exilio pic.twitter.com/a6MvNVcxro
— Óscar Reina Gómez (@OscarReinaGilen) 2017(e)ko abenduaren 15(a)
Ordu gutxitara utzi dute aske SATeko burua, eta koarteletik atera bezain pronto Twitterrez gertatutako kontatu du: “Cadizera nindoan Navantian dagoen grebara eta etxetik irten naizenean atxilotu naute (…) Gaur inoiz baino gehiago Errepublika aldarrikatu behar dugu, Koroak ospa egin behar du oraintxe bertan. Zer delitu egingo nukeen Koroarik ez balego? Hori da lortu behar duguna”.
Ya estoy en "libertad" tras ser detenido por la fuerza. No me queda claro si ha sido por injuriar al Ciudadano Borbón, o por el trabajo de denuncia que hacemos en Huelva
Lo que sí tengo claro es que hoy más que nunca REPÚBLICA, y el 17 de Junio tod@s a Huelva por Derechos Humanos pic.twitter.com/bhCqYHlHyH
— Óscar Reina Gómez (@OscarReinaGilen) 2018(e)ko ekainaren 13(a)
Sindikalistak andaluzak deitu ditu igande honetan, ekainaren 17an, “Huelva duintasunez betetzera”. Hiri horretan manifestazioa egingo dute emakume marrubi biltzaileen eskubideak aldarrikatzeko. Azken egunotan biderkatu egin dira etorkin horiek jasaten dituzten abusuen inguruko salaketak Andaluziako mugimendu feministatik.
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]