Hilaren 23tik 29ra bitartean, Alfonso Sastre antzerkigilea omenduko dute Irunen eta Hondarribian. Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, erakusketa bat eta, nola ez, antzerki emanaldiak izango dira sei egunetan zehar. Hain justu, apirilaren 24an Sastreren 'La mordaza' obra eskainiko dute aurrenekoz, Irungo Amaia aretoan. Antzezlana 1974an ekoiztu zuen TVEk, eta garai hartan zentsuratu egin zuten.