Sasi ardien okela 'Sasiko' markaz salduko dute

  • 2014ko ekainean eman zituen lehen urratsak Sasi Artalde elkarteak, 9 hazle eta 640 sasi ardirekin, mutur gorri ttipi ere deituak direnak. Gaur 18 kide dauzka elkarteak, 1.282 ardirekin, Ezpeleta eta Hazparne aldetatik hasita Aldude-Urepelerainoko eremuak estaliz. Orain urrats bat aitzinago derama Sasi Artalde elkarteak. Kalitateko haragia ekoizten dute hazleek eta haragi hori “Sasiko” markaren pean merkaturatu nahi dute.


2018ko maiatzaren 25an - 11:37
Itsasuko 'Haranea' jatetxean, Beñat Molimos, Xavier Etchart, Jean Lassalle, Flora Darthiailh eta Panpi Olaizola. (Argazkia: Herria)

2014ko ekainean eman zituen lehen urratsak Sasi Artalde elkarteak, 9 hazle eta 640 sasi ardirekin, mutur gorri ttipi ere deituak direnak. Gaur 18 kide dauzka elkarteak, 1.282 ardirekin, Ezpeleta eta Hazparne aldetatik hasita Aldude-Urepelerainoko eremuak estaliz. Jean Lassalle hazpandarra da elkarteburu eta elkarteak Sarako Herriko Etxean dauka egoitza soziala. Joan den astean, hedabideeri Itsasun finkatua izan zaiku hitzordua, Christian Aguerre-ren Haranea etxaldean, elkarte horren ibilbidearen eta abiatzen duen Sasiko markaren berri emateko.

Euskal mendi ertaineko aspaldiko arraza

Aspaldikoa da sasi ardia. Iduri luke, Gabriel Durruty hazpandarrak erran daukunaz, ardi arraza horrek Sara, Oiartzun eta Lesakaren inguruetan zukeela kafira, Goizuetarainoko mendi lerroa estaltzeraino. Hots, euskal mendi ertainetan hazten den ardia da. Eta izendapenak dioen bezala, sasiz eta belar tzarrez bereziki asetzen dena da, bazterrak gisa hortan garbi atxikiz. Itxuraren eta portaera edo jokabidearen aldetik, erran dezakegu ardi fina dela, beharri zut eta ttipitakoa, muturra hiruki formakoarekin, aski basa haatik eta larreak komeni zaizkiona.

Bainan desagertzen ari zen. Hara zergatik Sasi Artalde elkartea duten Ipar Euskal Herriko hazle batzuk muntatu, ardi mota hori beiratzeko eta garatzeko xedez. Hortarako, behar diren laguntzak ardietsi dituzte. Batetik Hegoaldeko hazleen ganik, han ardi mota horren hazleak elkartuak dira Sasi Ardi Konfederazioan 2002az geroztik eta nunbaitan 3.200 sasi ardi badituzte. Bestalde Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ganik ere laguntza tekniko handia eskuratu dute, egitura hortako langile bat alor berezi hortaz dela arduratzen, Leire Atxoarena arrosatarra. Bertzalde, elkarteak jo du ere Akitaniako Abere Arrazen Kontserbatoriora. Huntako Flora Dartiailh andereak erran daukunaz, kontserbatorio horrek ahal den guzia egiten du Akitaniako arrazak, bereziki kopuru ttipitakoak, salbatzeko eta garatzeko. Kontserbatorioak urte guziz inbentarioak egiten ditu, tropak kondatzen, beharrak zerrendatzen, hazleen lan baldintzak hobetzeko eta sasi ardien ingurumen berezia beiratzeko.

EHLGko Beñat Molimos-en arabera, bioaniztasunarentzat osoki probetxu den kabala da sasi ardia (Pariseko laborantza ferian primatua izan da hain zuzen horregatik, 2017an), ardi hori hazten baita laborantza konbentzionalak bazterrera utziak dituen eremuetan: “Sasi ardirik ez balitz gune horietan, bazterrak zikinagoak laitezke”. Eta hauxe zuen gehitzen Panpi Olaizola ezpeletar hazleak: “Sasi ardieri esker, horiek diren tokietan sute egiterik ez ginuke edo biziki gutiago!” Dena den, egitura horien guzien lanari esker, Frantziako laborantza ministeritzak Sasi ardi arraza onartu du 2016an, ezagupen horrek ateak zabalagoki idekitzen dizkiola elkarteari.

Sasiko haragia

Orain urrats bat aitzinago derama Sasi Artalde elkarteak. Kalitateko haragia ekoizten dute hazleek eta haragi hori Sasiko markaren pean merkaturatu nahi dute, marka hori 2017an INPI Jabego Intelektualaren Institutu nazionalean delakoan erregistraturik. Kargu kaiera zorrotz bati jarraikirik, bi moldetan da nagusiki merkaturatzen: zikirokia eta bildoskia. Panpi Olaizola ezpeletarra zikiro hazlea da. Bildots ohots ederrenak marrotako atxikitzen ditu eta besteak zikiratzen. Bi urte eterdiz edo gehienik hiru/lau urtez hazten ditu zikiroak larretan, hauk urtean sei hilabetez segidan egon daitezkela sasietan gostura alhan, libertatean. Udazkenean biltzen ditu, zaldare doi batekin aitzina hazten, gutirekin. Ondotik Donibane Garaziko abere hiltegian hilarazten ditu. Guti gostatzen den zikiroa da eta kalitate handiko haragia ematen du, “gostu finekoa, izigarri ona”.

Xavier Etchart hazpandar hazleak, bere aldetik, bildotsak ditu merkaturatzen. Urtarril/otsailean sortu-eta, hiru eta bost hilabeteren artean dituzten bildotsak ditu saltzen, zaldarerik gabe hazitakoak, “beti gostu fineko haragia” dutela ematen, hunek ere zioenaz. Eta guk ere derauzuegu, haragi hori Haranean jastatu baitugu, Antoine Chepy sukaldariak prestaturik, haragi oso goxoa eta murtxagarria dela. Bainan nun aurki daiteke? Mementoko, hiru harategitan (Hiriart-Solet Hazparnen, Sage Saran, Baserria Donibane Lohizuneko merkatuan), jatetxe batzutan (L’Impertinent Miarritze, Le Chêne Itsasu, Jean Lassalle ostatua Hazparne, Haranea Itsasu) eta ere zuzenki hazleen etxaldetan (Etchart Hazparne, Ithurralde-Olaizola Ezpeleta, Mateo-Oreguy Irulegi). Argitasun gehiago aurki dezakezue eraiki berria den www.sasiko.eus webgunean. Bide on Sasiko markari!

Albiste hau Herria astekariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-26 | Euskal Irratiak
"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"

Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Eguneraketa berriak daude