Hik Hasik Joseba Sarrionandia idazlearen 130 mikroipuin eta Lierni Altuberen beste hainbat marrazki bildu ditu Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuan. "Ipuin bakoitzak hainbat ikuspegitik begiratzeko aukera eskaintzen duenez, norberak interpretatzea, iritzia aurkeztea, besteak entzutea, arrazoitzea, ideiak defendatzea, adostea… ahalbidetu dezake", diote Hik Hasiko kideek: "Horrekin guztiarekin, pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzen lagun daitekeela irizten dugu".
Hain justu, gaur eta bihar egingo dira Hik Hasiren Udako Topaketak Donostian.