Sarrigurengo haurrentzat ikastetxe berria aldarrikatuko dute Sortzen Jaian

  • Aspaldiko eskaera dute Sarrigurengo bizilagunek: ikastetxe berria behar dute, herriko eskola bakarra txiki geratu baita gora egin duen ikasle kopurua hartzeko. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Sortzen elkarteak maiatzaren 17an Sarrigurenen bertan egingo duen jaian, hori izango da aldarrikapen nagusia.


2015eko maiatzaren 11n - 09:09
Umeak ikastetxe berria eraikitzen, kartoia erabiliz.

3 urteko 215 haur baino gehiago hartuko ditu Sarrigurengo ikastetxe publiko bakarrak hurrengo ikasturtean. Zehazki, guztira 1.200 ikasle izango ditu eskolak, horietatik %50 baino gehiago 3 eta 6 urte bitartekoak. Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 9 gelako eraikina egingo du, baina guraso eta irakasleentzat soluzioa beste bat da. Batetik, 9 gelatan ez direlako kabituko (10 betetzeko adina haur sartuko dira); bestetik, eraikina ez, eskola osoa dutelako aldarri, ikasgelez gain patioa, espazio partekatuak, jantokia, gimnasioa, bulegoak, hezitzaile talde propioa… izango dituena.

Hala, herrian bigarren ikastetxea egiteko eskatuko dute jaiaren aitzakian, egungo ikastetxea gelak gehitzen doan makro-zentro bihurtu ez dadin.

Euskalduna, autonomoa, demokratikoa, kalitatezkoa…

Izpi berriez, eskola berria da jaiaren hogeigarren edizio honetako leloa. Sortzen elkartea 1991n jaio zen eta sare publikoko 75 bat ikastetxe batzen ditu Hego Euskal Herrian. Indarrean dagoen eskola ereduari buelta eman eta balore jakin batzuen baitan egituratuko den euskal hezkuntza eraikitzea dute helburu.

Sei puntutan oinarritzen da Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko sarea: euskalduna eta eleanitza; autonomoa pedagogian eta kudeaketan; langileen baldintzak defendatuko dituena; demokratikoa partaidetzan; kalitatezkoa; doakoa eta pedagogia berritzaileduna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortzen
Lerinen D eredua ezartzeari ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak, eskari kopurua legez nahikoa izan arren

Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]


2021-10-12 | ARGIA
Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontratatzen diren zaintzaile batzuek ez dakite euskaraz

Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontrataturiko zenbait zerbitzutan ez da euskara eskatzen, eta ondorioz, haurrekin zuzenean ari diren langile batzuek ez dakite euskaraz, adibidez autobusetako zaintzaileen artean. Hala salatu dute Behatokiak, Sortzen elkarteak eta... [+]


2019-05-20 | ARGIA
Sortzenek laguntza eskatu du Iruñeko festaren diru galerei aurre egiteko

Sortzen elkarteak Iruñeko urteroko festari eutsi zion atzo Takonera parkean, baina eguraldia dela eta ekitalde ugari bertan behera utzi behar izan zituen, batez ere goizaldean eta eguerdian. Goizean, hala ere, Hodei magoaz gozatu zuten gazte eta helduek eta arratsaldean... [+]


2019-05-17 | ARGIA
Euskara ardatz, Sortzenen festa ospatuko dute igandean Iruñean

Takonerako lorategien inguruan egingo da festa etzi, maiatzaren 19an. Bi gune hartuko ditu: Vista Bella eta Bosquecillo kalea. Aurtengo leloa da Euskaratik guztion eskola sortzen eta, zentzu horretan, euskarak bustiko du jai eguna. Ondorengo lerroetan egunean zehar bertan izango... [+]


Eguneraketa berriak daude