"Ni bila joan gabe sartu zait bertsolaritza etxera, eta gustatu egin zait (...) Gerta liteke, teknikoki bertso bat oso ona izatea baina entzuleei ez ailegatzea... eta horrek ez du balio, ez behintzat bat-bateko bertsoez ari bagara. Idatziz diferentea da. Ailegatu eta eragina izango dutenak entzulearengan, horiek izango dira bertso onak, niretzat (...) Niretzat oso garrantzitsua da bertsolari batek bizpahiru aldiz segidan kantatzea, eta beste bat ez edukitzea kantatu gabe, oreka hori bilatzea oso garrantzitsua da (...) Normalean ez dugu harreman handirik gai-jartzaileok bertsolariekin saioetatik kanpora. Tristea da, ze askotan elkarri asko aporta diezaiokegu, batik bat bertsolariek gai-jartzaileei". (07-08-04)