"Sarearen datuek erakusten dute helduentzako antzerkiaren zirkuiturik ez dagoela, ezta hori babesteko eta bultzatzeko estrategiarik ere. Era koordinatuan eta irizpide batzuetan oinarrituta funtzionatu beharrean, tokian tokiko kudeatzailearen esku uzten du Sareak norbere antzokiaren programazioa osatzeko ardura, eta denok dakigu programatzaileen irizpideak maiz lotuago daudela irizpide komertzialekin (diru baliabideen araberako ahalik eta emaitza kontu oparoena aurkezteko) kulturalekin baino". (2006/05/24)