Sarek aurrera begira lan egiteko dokumentua aurkeztu du

  • Sarek 0km kanpaina nola garatuko duen azaltzen du aurkeztu duten dokumentuak. Jada hasita dagoen kanpaina hau urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioarekin bukatuko da.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko irailaren 07a

Joseba Azkarraga eta Bego Atxak prentsaurrekoa eman dute Sare Herritarraren izenean pentsaera eta alor ezberdinetako kideekin Donostian. Dokumentu honetan “bakea eta elkarbizitza eratzeko” Sarek beharrezko ikusten dituen oinarriak biltzen ditu.

Dokumentua zortzi ataletan banatua dago; hasierako zatian iraganari erreparatzen zaio, eta ahanztura selektiboaz hitz egiten da. Aurrera begira jarrita indarkeria guztietako biktimak aintzat hartzea ezinbestekotzat jo dute.

Preso politikoen gaiari lotuta, EPPKren erabakien irakurketa positiboa egin dute eta horri begirako Justizia Trantsizionala aplikatu behar dela uste dute.

Alderdi politiko eta instituzioei gonbidapena luzatu die Sarek, bi oinarriren gainean lan egiteko: “Alde batetik, giza eskubideen eta integrazio sozialaren bermeak duen garrantzia aitortzea. Bestetik, indarkeria egoera batetik bake eta elkarbizitza egoera baterako trantsizio batean aurkitzen garela kontutan hartzea, honek alderdi guztien inplikazioa eskatzen duela jakinik”.

Dokumentuak landu beharreko oinarrizko hainbat printzipio ere barnebiltzen ditu:

  • Memoriaren kontakizun inklusiboa, kontakizun guztiak jasoz.
  • Biktima guztiek justizia, memoria, aitorpen eta erreparaziorako duten eskubidea errespetatzea.
  • Motibazio politikoko delituengatik preso daudenak eskubidedun subjektu dira. Arazoaren parte dira eta, beraz, konponbidearen parte ere izan behar dute. Konponbide eta normalizazio prozesuan parte hartu behar dute.
  • Foro sozialak 2013an esandakoari jarraiki, egiaren komisioa eratzeko nondik norakoak zehaztu nahi ditu Sarek.

Helburu zehatz batzuk ere proposatu dituzte, bereziki presoen arloan: Larri dauden presoak askatzea, dispertsioarekin amaitzea, prozesu penalen berrikusketa, torturan oinarritutako sententziak berrikustea, beste estatu batean betetako kondenak zenbatzea galarazten duen 7/2014 Legea aldatzea, besteak beste.

Kanal honetan artxibatua: Euskal preso politikoak

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-17 | Itxaro Borda
Tabula rasa

Islandiatik etorri zaigu, azken egunetan, Utopiaren soinu banda Björk erraldoiaren eskutik eta urtea bukatzen doala Axiari aita-semeek Joseba Irazokirekin, Omaha hiriaren bihotzetik oparitzen diguten albuma, biak uztartzen ahal ditugu Eguberriko menskeria kontsumitzaileen hatzak ezabatzeko: buklean entzuten ditugu Tabula Rasa eta Wounded Knee Prayer… Egiaren errateko Oier Etxeberriaren Locuela sinetsi ezinak belarri zokoan dauzkagula garunak alaitzeko!

Erakunde armatuak orain... [+]


2017-12-13 | Hala Bedi
Abenduaren 28an aterako da kartzelatik 18/98 sumarioko azkenaurreko presoa: Txema Matanzas

10 urte eta 9 hilabeteko kondena beteko du Matanzasek espetxean, 18/98 auzia dela medio. Egun, Puerto III espetxean dago, Euskal Herritik 1.050 kilometrotara.


2017-12-13 | Miren Osa Galdona
Altsasuko auziaren alde ekonomikoa: bisitetan, dagoeneko, 55.000 euro gastatu dituzte senideek

Altsasuko gazteen gurasoek “muntaiaren inguruko zifrak” eman dituzte: iazko azarotik 208.662 kilometro egin dituzte espetxeetara eginiko bisita-bidaietan eta 55.552 euroko gastua eragin die. Epaiketa eguna iritsi arte 72.644 euro gastatuko dituztela aurreikusten dute.


2017-12-12 | Jakes Bortairu
Paristik bueltan

Manifestaldi handien biharamunak gazi-gozoak dira beti. Borrokaldia edozein izanik. Asebetetze eta arrakastaren atseginarekin, aspaldidanik finkaturiko ekitaldia bukatutakoan sentitzen den hutsuneagatik, antolaketa fasean mobilizatu energia xurgatuagatik edo bizi izandako tentsioagatik. Baina oroz gainetik, desafioa irabazirik, “eta orain zer ?” galdera hertsagarria berpizten delako.


Presoen aldeko elkartasuna irudikatu dute 11.000 lagunek Parisen

“Bakea Euskal Herrian, orain presoak” lemapean, 11.000 lagun batu dira Parisen arratsalde honetan. Euskal Herriko xoko guztietarik hurbildu da jendea eta guztien artean bete dute 10.000 manifestari biltzeko helburua. Alderdi eta kargu ezberdinetako hautetsiak ere egon dira, presoen aldeko elkartasunak biltzen duen aniztasunaren seinale.


2017-12-09 | ARGIA
11.000 euskal herritar Parisen, presoen aldeko aldarria entzunarazteko

11.000 lagun elkartu dira Parisen, Frantziako Gobernuari euskal presoen aferaren konponbidean urratsak egin ditzan galdatzeko manifestazioan. Bakea Euskal Herria: Orain presoak izan da goiburua. Lander Arbelaitz eta Jenofa Berhokoirigoin kazetariak zuzenean ari dira bertatik ARGIArako berri ematen.

 


2017-12-07 | Andoni Mikelarena
Atxikimenduak biltzen jarraitzen du Parisko presoen aldeko martxak

Larunbatean milaka euskal herritarrek manifestazioa egingo dute Parisen, presoen eskubideen alde. Frantziako Gobernuari pausoak eman ditzala eskatu diote bost parlamentarik, Frantziako Asanblea Nazionalean.


2017-12-05 | Hala Bedi
Gaixo larri dagoen Ibon Iparragirren askatasuna eskatu dute HIESAren aurkako egunean Gasteizen

Ibon Iparragirre HIESa duen euskal preso politikoa da, larriki gaixo dago eta bere osasuna okerrera doa. Eraso epileptikoak ditu noizean behin; hori gutxi balitz, ez du ia ikusmenik.


2017-12-04 | Laborari
"Parisera jin behar da: orai edo sekulan da!"

Mixel Berhokoirigoin da ETAren armagabetzearekin konprometitu zen bakearen artisauetako bat. Heldu den larunbatean, abenduak 9, horien desmartxari bere sostengua emango diote 10.000 herritar baino gehiagok Pariseraino joanik. Gauzak zertan diren azaldu dio Berhokok ELB sindikatuaren Laborari astekariari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude