Pedro Javier Amor, UNEDeko irakaslea: "Nik ez nuke esango teknologia berrien menpekotasunak daudela; nik esango nuke menpekotasunak dituzten pertsona batzuk badirela Interneten, eta sarean bideratzen dutela aurrez arazoren bat badute".
Jose Antonio del Moral, @Euskadi buletinaren editorea: "Baliteke jende batek beharko lukeena baino gehiago erabiltzea, baina bizitzan gertatzen diren beste hainbat arlotan bezala (...) Teknologia berrien menpekotasuna batzuen lan interesengatik hedatutako asmakeria da".
Ana Herrezuelo, Asajer elkarteko psikologoa: "Agian, sakeleko telefonoaren auzia telebistarekin gertatzen den gauza bera da, maiz aparailua piztu eta begira geratzen baikara arretarik jarri gabe bada ere, hain zuzen, beste egitekorik ez dugulako..."
Helena Matute, Deustuko Unibertsitateko Psikologia katedraduna: "Teknologia berrien menpekotasunik ez dago. Nire uste apalean, mito bat da hori. Badaude arazo jakin batzuk, baina hankasartze nabaria da kontu guztiak menpekotasuntzat hartzea".
(2005/01/23)