argia.eus
INPRIMATU
Sare sozialetan zabaldutako mezuengatik Euskal Herrian “hainbat lagun” atxilotu dutela salatu du AEMk
Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 16a

Informazio hau ez du beste ezein erakundek zabaldu, ezta Espainiako Barne Ministerioak ere. Horren aurrean, AEMk salatu du atxiloketei ez zaiela “bonbo informatiborik” eman, “jakina baita Euskal Herrian adierazpen askatasunaren aurkako era honetako erasoek ez dutela inolako babes sozialik”.