Guardia Zibilak sare sozialen erabiltzaileen kontrako beste operazio bat jarri du martxan. Azkenean hamar lagun atxilotu dituzte Espainiako estatuan, horietako sei Euskal Herrian, EFEk jakinarazi duenez. Lau Bizkaian, bat Gasteizen eta bat Iruñean. El Mundo egunkariaren arabera 20 pertsona inguru daude jomugan Espainiako Estatu osoan.