13 urteko espetxealdia amaiturik, aske geratu da Sara Majarenas euskal preso politikoa. Haren izenak oihartzun handia eduki du iazko urtarrilean bi urteko alaba labankadaz bere aitak larriki zauritu ostean.
2017ko urtarrilean jakin zen Izar, orduan Valentziako Picassent espetxean zeukaten Sara Majarenas presoaren alaba bi urtekoa, haren aitak labankadaz larriki zauritu zuela, baliatuz ama espetean zegoen bitartean berak asteburuetan zeukan haurraren zaintza. Mobilizazio handiak izan ziren geroztik bai Sara eta bai Izarren hurbiltzea eta kaleratzea eskatuz eta Eusko Legebiltzarrak ama-alabak libre utz zitzaten eskatu zuen.
Presoari bigarren gradua eman zioten epaileek, baina hortik aurrera berrikitan presoaren amak salatzen zuenez, azken unea arte Espainiako epaileek ez dute erruki handirik azaldu biekiko. Gaur zabaldu du Etxerat elkarteak Sara libre geratu dela.
Valentziako Probintzia Auzitegiak 28 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Stytianos Messinezisi, Izar alaba hiltzen saiatzeagatik eta Sara Majarenas amari lesio psikikoak eragiteagatik.
Urriaren 16ra atzeratu da epaiketaren hirugarren saioa, eta ihes egiteko arriskua argudiatuta, Izar Majarenas larri zauritu zuen Stytianos Messinezis espetxeratzeko eskatu dute fiskalak eta akusazio partikularrak. Eskaera onartu egin du epaileak.
Hasi da Valentzian Sara Majarenasekin izan zuen alabari bi labankada eman zizkion gizonaren aurkako epaiketa. Erasoa onartu eta damututa dagoela, baina zehaztasunik ez duela gogoratzen esan du erasotzaileak. Alabak ondorio psikologikoak sufritzen jarraitzen duela adierazi du... [+]
Estropaden egun nagusian manifestazioa egin dute Sara Majarenas eta Izarri elkartasuna adierazteko, eta justizia gizartearen presioarekin soilik lortu daitekeela esan dute.
Agerraldia 25 emakumek egin dute, Egiako parkean, astelehenean. Igandean beste justizia eredu bat aldarrikatzeko egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute.