Sapuetxe kultur espazioa botatzeko hitzarmena sinatu dute Durangoko Udalak eta URA agentziak

  • Eraikin okupatua botako dute, eta Montevideoko erreka gaineko zubia ere berrituko dute obrekin. Instituzio bakoitzak 425.000 euro ipiniko ditu 2018 eta 2019 urteen artean.

Anboto @anboto
2018ko otsailaren 09a

1999an okupatu zuten Montevideo kaleko eraikina hainbat gaztek, eta duela pare bat urtera arte herriko gaztetxea izan zen. Orduan, kultur espazio zabalago bati hasiera eman zioten, gazteen sektoreaz harago. 

Eraikina ordenazioz kanpo dago, erreka gainean egoteagatik. Horregatik, 2011n etxea botatzea onartu zuen udalak osoko bilkuran. Baina, eraisketarako finantzazioa ez da lotuta egon orain arte. Eraikina jabego pribatukoa da, baina URA agentziak (Eusko Jaurlaritzaren menpekoa) eta Iparraldeko Ur Konfederazioak ere badute bere gaineko ardura, errekaren gainean dagoelako. 

Sapuetxeko kideekin hitz egin zuen Anbotok abenduan: "Bizirik dagoen eraikin pribatu bat botatzeko, diru publikoa erabiliko dute"

Sapuetxe eraikin okupatua botatzeko partida 425.000 eurora igo du udalak, baina hala ere, oraindik ez dago eraisten hasteko datarik. Sapuetxeko kideek ez dute begi onez ikusten inbertsioa, eta informazio kanpaina bat hasiko dute.

"Kontuan edukita eraikina jabego pribatukoa dela eta udaleko dirua publikoa dela, ez dugu ulertzen udalak zergatik bere gain hartzen duen gastu hori", esan du Irantzu Zuazuak. Jabego pribatukoa izateaz aparte, Iparraldeko Ur Konfederazioak eta URA agentziak ere badute ardura, eraikin azpitik erreka pasatzen delako. Udaleko osoko bilkuran, kritika bera egin zuen Dani Maeztuk. 

Diru publikoaren erabileragaz jarraituta, Sapuetxekoek hobe ikusten dute gazteen etxebizitza politikan inbertitzea, adibidez. Bestalde, gogoratu dute Durangon beste eraikin batzuk ere badaudela ordenamenduz kanpo.

Gaztetxetik kultur espaziorako jauzia egin du Sapuetxek, eta bizirik dagoela diote. "Eraldaketa handi batean dago. Mugimendua bizitu denean, presioa egiten hasi dira", esan du Jon Unzuetak. Adin ugaritako jendeak parte hartzen du, eta ekintzak ere anitzak dira: La Noche Boluda hileroko antzerki emanaldia, Umerri hezkuntza egitasmoko afariak, umeen jolas-txokoa, Kurdistanen aldeko ekimenak... Rio De Orokoei ere lekua erraztu zieten azoka egunetan.

Elkarbizitzaren alde

Gainera, elkarbizitzaren aldeko apustua egin dute. Ordutegia auzokideekin adostu dute, adibidez. "Jende askok ezin zuen ikusi Sapuetxe, eta guk hori argi daukagu. Baina ja ez da arazorik sortzen", dio Gorka Zuazuak. "Ez da lehengo espazio iluna; gauza politak egiteko espazio bat da", azaldu du Irantzuk. Eguaztenetan egiten dituzte asanbladak, 18:00etan.

Artikulu hau Anbotok argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Okupazioa  |  Durango

Okupazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-25 | Topatu.eus
Bilboko Iralako gazteek okupatu berri duten lokala babestera joateko dei egin dute

Larunbatean, maiatzak 19, okupatu zuten Iralako gazteek Eskurtze Plazan dagoen lokala. Gaur goizean, ordea, asanbladako kideak lanean zeudela, jabea agertu eta jarrera "bortitza" erakutsi duela ohartarazi dute. Bertaratzeko deia egin diete herritarrei.


2018-05-23 | ARGIA
ZAD gunea defendatzen ari zen lagun batek eskua galdu du jendarmeen granada bat lehertu zaiolako

Pertsona bat larri zauritu dute asteartean Notre-Damde-des-Landeseko ZADean, jendarmeek erabilitako granaden erruz.


2018-05-22 | ARGIA
Notre-Dame-des-Landesen gertatzen dena filmatzeko deia egin dute zenbait zinegilek

Adele Haenel, Philippe Garrel, Victor Erice eta Aki Kaurismaki dira Notre-Dame-Des-Landesko ZADean gertatzen denaren irudiak filmatu, landu eta zabaltzea eskatu duten zinegileetako batzuk, “imaginario berriak eraikitzeko borrokatzen den leku erreal bat delako”.


2018-05-21 | Kortxoenea
Kortxoenearen aurkako epaia
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxeko kideek bideo honen bitartez zabaldu dute eraikuntza enpresaren aurka jarri zuten salaketaren epaiari buruzko iritzia.


2018-05-21 | Lander Arbelaitz
Kortxoenea gaztetxearen desalojoaren epaia
"Justizia espekulatzaileekin lerratu da beste behin"

Heldu da Kortxoeneak epaitegietan jarri zuen salaketaren epaia: Eraikuntza enpresa absolbituta. 2015eko azaroaren 3an Donostiako Gros auzoan zegoen Kortxoenea gaztetxea desalojatu zuten aurpegian estalita eta metalezko barrak zituzten hainbat pertsonak. Ondoren, eraikina eraitsi zuten. Kolektiboko kideek salaketa jarri zuten. "Justizia espekulatzaileekin lerratu da beste behin, eraikuntza enpresako kideak barkatu dituzte", jakinarazi dute prentsara bidalitako ohar batean. Bere garaian... [+]


2018-05-21 | Hala Bedi
Errekaleor Free District: A Year of Solidarity

A year has gone by since Iberdrola electric company and the Basque Government cut the power on the Errekaleor district of Gasteiz. The project then became known to many people, and there was a huge wave of solidarity. Amongst other things, they collected € 10,000 to create their own energy system and now, one year later, they want to thank everybody who took part in the fund-raising on May 20th, which they are calling 100 mila esker ("A Hundred Thousand Thanks") Day.


2018-05-18 | Hala Bedi
Jasotako babesa eskertzeko unea iritsi zaio Errekaleorri

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Errekaleorri argia moztu ziotenetik urtebete igaro denean, agerraldia egin dute auzokideek, bataila hura irabazi izanak ez dituela auzokideak lasaitu gogoratuz. Euskal Herriko irla energetiko handiena izateko jaso zuten babesa eskertzeko -100.000 eurotik gora-, 100 mila esker jaialdia egingo dute igandean.


2018-05-17 | ARGIA
Notre-Dame-Des-Landesko ZADean jendarmeek ekin diote bigarren erasoari

Atzo Matti Txintxurretak aurreratu bezala, ostegun goizean ekin diote jendarmeek Naoned-Nantes inguruko ZADa hustutzeko bigarren erasoari, agintariek iragarri dutenez bihar amaitu nahi duten operazioari.


Errekaleor: bizitza hautatu genuen
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Urtebete da poliziaz lagundurik Gasteizko Udalak Errekaleor auzoko bizilagunei argia moztu zienetik. Elkartasunez eta autogestioz auzoa eraikitzen jarraitzen dute bertako herritarrek. Oso bizirik daudela berretsi dute bideo honen bitartez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude