Sanzek ere hauteskundeak aurreratzeko gomendatu dio Barcinari

  • UPNrentzat aukerarik hoberena zentsura mozioa saihestea dela dio Nafarroako presidente ohi Miguel Sanzek.


2014ko martxoaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Barcinak ez du begi onez ikusi Sanzen esku-hartzea. (Argazkia: EFE)

Miguel Sanzek parlamentua desegiteko eskatu zion Yolanda Barcina presidenteari. Oposizioak zentsura mozioa eskatu baino lehen, hauteskundeak aurreratzeko gomendatu zion presidente ohiak. Nafarroako Foru Erkidegoak bizi duen krisi instituzionalari amaiera emateko aukerarik egokientzat hartzen du Sanzek.

UPNren batzorde exekutiboaren bileran adierazi zuenez, zentsura mozioak kalte egin diezaioke alderdi politikoaren irudi publikoari. Sanzek Parlamentuaren gaitzespena saihestea eta maiatzeko hauteskundeak bitarte Nafarroako Jauregian jarraitzea irtenbiderik hoberena dela uste du.

UPNren barruan hainbat kidek Sanzen jarrerarekin bat egiten dute eta hauteskunde deialdia iragartzea gomendatu diote Barcinari. Nafarroako presidenteak bere horretan jarraitzen du ordea, PSNrekin pultsua mantendu eta zentsura mozioa UPNren kanpainaren lehen ekintza bihurtuta.

PSNk atzo hasi zuen bilera-erronda

Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra alderdiekin hasi zituen bilerak atzo PSNk. Roberto Jimenezekin elkarrizketatu zirenek baieztatu zutenez, PSN zentsura mozioa aurkezteko prest egongo litzateke, baina zalantzak Ferrazen onarpenean egongo lirateke.

PSNk prentsa-ohar bidez adierazi zuenez  PSN-PSOEren konpromisoa "hauteskunde aurreratuak deitzeko mekanismo politikoa bilatzea" da, beti ere “alderdi federala izanik, erabaki guztiak elkarrekiko adostasunean erabakitzen dira” gogoraraziz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Opus Deiren bi ikastetxe segregatzaileri DBHko ituna kenduko die Nafarroako Gobernuak

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxeek 1965az geroztik dauzkate ikasleak banatuta.


Estatuaren biolentziaren 41 biktima onartze bidean da Nafarroako Gobernua

Asteazken honetan prozesu horren berri eman du Martin Zabalza motibazio politikoko Biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeko lehendakariak. Ostegunean, Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen elkarteak pauso garrantzitsua dela adierazi dute Iruñean... [+]


Eguneraketa berriak daude