Santiago Maldonado ekintzailearena izan daitekeen gorpu bat aurkitu dute Argentinan

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko urriaren 18a

Argentinako Poliziak Santiago Maldonadorena izan daitekeen gorpu bat aurkitu du Chubut ibaian. Azken aldiz gaztea ikusi zuten lekutik 300 bat metrotara. Orduan, Herri Maputxearen aldeko protesta batean zegoen eta polizia bera jipoitzen ari zela diote lekukoek.

Oraindik ez dakite ziur ea Maldonadorena ote den gorpua. Argentinako Antropologia Forense taldearen erantzunaren zain daude. Gorpua Gustavo Lleral epaileak aginduriko operazioaren baitan aurkitu dute. Irailaren erdialdean, kasua epailez aldatu zuen auzitegiak errekurtso baten ondorioz, eta Lleral izendatu zuen Guido Otrantoren ordez.

Argentinako Gobernuak esan izan du desagerpenaren berri izan zuenetik Maldonado bilatzea izan duela helburu. Hala ere, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Batzordeak Macriren Gobernuari eskatu dio argitu dezala gertaturikoa.   

Kanal hauetan artxibatua: Maputxe herria  |  Polizia  |  Argentina  |  Desageketak

Maputxe herria kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-01 | Xalba Ramirez
Benetton eta Argentinako estatua Maldonadoren desagerpenaren erantzuletzat jo dituzte

Abuztuaren batetik desagertuta dago Santiago Maldonado gazte argentinarra. Azkeneko aldiz herri maputxearen aldeko mobilizazio batean ikusi zuten Poliziak bera jipoitzen zuen bitartean. Benetton multinazionalak erositako maputxeen lurrengatik ari ziren protestan.


Txiletik kanporatu duten Iban Gartziaren bizipenak bideo batean

Uztailaren 21ean atxilotu zuen Gartzia Txileko Estatuko Poliziak. Bere aurka kanporatze agindua zegoela argudiatuta hurrengo egunean bidali zuten Espainiako Estatura. Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak bideo batean bildu du Gartziak egun hartan bizitakoa.


2016-07-22 | Antxeta Irratia
Iban Gartzia irundarra atxilotu eta Txiletik kanporatu dute

Atzo arratsaldean atxilotu zuten, Txileko Estatuko Maputxe herriko komunitate batean zegoen euskal militantea. Ostegunero bezala, Maputxe herriaren historia ezagutzeko, eta Maputxeen Mapudungun hizkuntza ezagutzeko, unibertsitateko klasera zihoan militante irundarra. Momentu horretan, unibertsitatean, txiletar polizia agertu, atxilotu eta bere kontra kanporatze agindua zegoela esan zion.


2016-02-25 | Lander Arbelaitz
Maputxeraren ofizializazioa eskatu dute 2.000 lagunek Temucon

Maputxeraren ofizialtasuna eskatzeko manifestazioa egin dute Temucon ostiralean. 1.500 eta 2.000 lagun artean bildu dira Mapuexpress gunean jaso dutenez. Hizkuntzaren aldeko lanean ari diren hainbat erakunde eta alderdik deitu dute mobilizazioa.


2015-02-25 | Lander Arbelaitz
"Euskararen mugimendua ezagutzea senide batekin topo egitea bezala izan da"

“Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu?”. César Pilataxi kitxuaren gogoetak zabaltzen du Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala. Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak nola lagun dezake prozesu horretan? Garabide elkarteak gaia mahai gainean jarri nahi izan du lan honekin.


Txileko historiak ezkutatutako sarraskia bertsotan

Bada Txileko historiografia ofizialak gordeta duen pasarte lotsagarririk eta halakoen iturburua, hainbatetan, lurraren jabetza izaten da. Ranquileko sarraskia da horietako bat: Ivan Fernandez historialari eta konpositoreak ikertu eta ezagutzera eman du kantata baten bidez.


2014-03-14 | Lander Arbelaitz
Maputxe herriari barkamena eskatu dio Txileko Estatuak, jarrera erabat aldatuta

Txileko Estatuaren ordezkari hautatu berriaren hitzak dira ondorengoak, Maputxe herriari barkamena eskatuz: "Maputxe herriari barkamena eskatzera nator Txileko Estatuak bere lurrak ostu zizkiolako; eta baita ere urrutitik etorritako kolono eta beren ondorengoei ere, gure herrialdean beren bizitza eraiki dutenak, Txileko estatuak aproposa ez zen lurralde batera ekarri zituelako une desegoki batean".


2014-02-25 | Lander Arbelaitz
Maputxeak kalera atera dira beren hizkuntzaren ofizializazioa eskatzeko Txilen

Maputxe komunitateek kalera atera dira joan den astean mapudungun beren hizkuntza ofizial nahi dutela aldarrikatzeko. Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna hautatu zuten Temuco hirian manifestazioa egiteko. Bertan adierazi zuten ofizialtasunak lagunduko liekeela erabilera eta irakaskuntzan baliabideak bideratzen. Gaztelania irakasteko inbertitzen den adina baliabide eskatu dituzte, erreparazio neurri gisa.


Asel Luzarragaren kontrako muntaia bere azken liburuaren ardatz

Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren 8an, asteartearekin.


Eguneraketa berriak daude