argia.eus
INPRIMATU
Santa Graziko azken maskaradak?

2011ko urtarrilaren 11
Altzürüküko maskaradak Mendikotan (1972-03-19)

Laurent Chübürü Santa-Grazi elkarteko lehendariak Xiberoko Bozari adierazi dionez, Santa Grazi herrian egiten den azken maskarada izan daiteke aurtengoa. Azken aldiz, 1994an antolatu zituzten maskaradak Santa Grazin (Zuberoa). Aurten ere, bertako gazteek egingo dituzte, baina euskararen gainbehera nabarmena dela ohartarazi du Chübürük. 1968an, 500 lagun bizi ziren Santa Grazin eta %95ak euskaraz hitz egiten zuen. Egun, 200 biztanle inguru bizi dira eta euskarak atzerakada nabarmena jasan du; etxeko transmisioa eten egin da eta eskolan frantsesa baino ez da irakasten.