argia.eus
INPRIMATU
Santa Grazi herriak emango ditu maskaradak

2011ko urtarrilaren 10
Maskarada

Santa Grazi (Zuberoa) herriak emango ditu aurten maskaradak, otsailaren 6tik maiatzaren 15era bitartean. Orotara 15 emanaldi eskainiko dituzte: lehenengoa eta azkena Santa Grazin bertan, eta gainerakoak Zuberoako beste hainbat herritan. Donostian ere emanaldi bat eskainiko dutela aipatu da, baina egunik ez dute zehaztu oraindik. Santa Grazik duela 17 urte antolatu zituen maskaradak azkenekoz.