Sant Esteve de les Roures (edo Doneztebe-Hariztieta), fikziozko herri independentista katalana

  • Guardia Zibilaren txosten batean agertu zen, martxoan, Sant Esteve de les Roures herri katalana. El Mundo egunkariak jaso zuen albistea, Guardia Zibilak 315 ekintza biolento ziurtatu zizkiola Auzitegi Gorenari, horietako batzuk, bereziki larriak, aipaturiko herrian. Baina Sant Esteve de les Roures ez da existitzen. Asmatutako herria da... edo izan da, orain Interneten bizi-bizi baitago, Twitterreko hainbat konturen bidez bizia hartu du herriak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 24an - 10:09

Zenbait txantxa eta memeren ondoren, herriaren izena Twitterreko fenomenoa bihurtu da. Lehenbizi, ustezko herriaren udalaren kontua sortu zuen baten batek, eta kontu hori Guardia Zibilarekin berarekin jarri zen txio-trukean, besteak konturatu gabe.

Udalaren ondoren, sekulako erakunde piloa sortu da Sant Esteve de les Rouresen: bi unibertsitate (@univ_st_esteve eta @unisedr), elkarte sardanista bat (@AgSard_StEsteve), partikula atomikoen azeleragailua (@CERNsedr, Suitzako CERN ospetsuari lotua), liburutegia (@bibliosedr), apezpikua (@SedeEpiscSSteph), Islamaren Etxea (@islamic_de), egunkari (@laveudesesteve) eta telebistak (@RouresTV eta @RTV_StStvRoures), jatetxe turkiarra (@KebabRoures), Starbucks (@StarbucksRoures), espazio agentzia (@aese_roures), aireportua (@aeroportroures), suhiltzaileak (@bmbrs_SntStvRrs) eta baita Guardia Zibilaren unitate propioa bera ere. Euskal Etxea ere badu (@RouresEuskal), orain eztabaidan ari dira ea Euskal Herriko enbaxada bihurtu ala ez.

Bilduma bat hemen ikusi daiteke. Fenomenoak hedabide eta iritzigileen arreta erakarri du. Quim Monzo idazlea zabalkunde handia egiten ari da Twitterren, eta beste batzuk "estructura de estat" iritzi diote herri imaginarioari.

Twitterreko kontuez aparte, beste era bateko memeak ere sortu dira. Sant Esteveko hondakin arkeologikoen artean aurkitutako kapitel erromaniko hauena oso ona da, adibidez.

Eta Euskal Herritik ikusita...

Disparate honek badu aurrekaria Euskal Herrian. 2009an webgune batek Arralden kokatutako presoen aldeko ekitaldi baten berri eman zuen, eta ekitaldia debekatzeko eskaera baten aurrean, Baltasar Garzonek espreski baimendu zuen Goenkaleren herrian gertatu beharreko hura. Hona albiste hura Sustatun.

Euskaraz ematekotan, Sant Esteve de les Roures, Doneztebe-Hariztieta edo antzeko zerbait litzateke (roure haritza da katalanez). Akaso ideia emango diogu baten bati izen horrekin Twitter kontua sortzeko... beste hizkuntza batzuetako "herri faltsu txiolariak" sortu dira, izatez. Hor dugu, adibidez, Santo Stefano delle Querce italierazkoa.

Artikulu hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Eguneraketa berriak daude