argia.eus
INPRIMATU
Sanferminetan ere, autodefentsa feminista
  • Eraso matxisten kontrako manifestazioa antolatu du Farrukas eragile feministak, "Beldurra aldez aldatuko dugu! Heteropatriarkatuari intsumisioa!" lelopean, uztailaren 4an, 23:00etan, Iruñeko San Frantzisko plazatik abiatuta.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko ekainaren 30

"Aurten ere kalera aterako gara hemen jarraitzen dugula oihukatzeko, indarkeria matxistei eta hauek sostengatzen dituen sistemari aurre egiteko. Aurten ere argi eta ozen oihukatuko dugu ez garela zuen biktimak izanen,eta ukitzen bagaituzue,defendatuko garela!", adierazi du Farrukas eragile feministak.

Beltzez jantzita joateko eta kaputxa eramateko deiarekin bat, dantza baten koreografia zabaldu dute sare sozialen bidez, parte hartzaileek ikasi eta manifestazio amaieran egin dezaten.

"Kalera aterako gara hemen jarraitzen dugula oihukatzeko, indarkeria matxistei eta hauek sostengatzen dituen sistemari aurre egiteko. Argi eta ozen oihukatuko dugu ez garela zuen biktimak izanen, eta ukitzen bagaituzue, defendatuko garela!". Horra prentsa oharrean adierazitakoa.

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.