Sanferminetan bost gizonek bortxatu zuten emakumearen datuak agerian geratu dira Nafarroako Auzitegiaren akats baten ondorioz

  • Iruñeko sanferminetan “La Manada”-ko bost gizonek bortxatu zuten emakumearen izen-abizenak eta jaiotze data publiko egin dira hamar egunez Nafarroako Auzitegiaren akats baten ondorioz, La Vanguardiak jaso duenez.


2018ko maiatzaren 07an - 12:40

Nafarroako Auzitegiaren hutsegite batek ahalbidetu zuen bortxatutako emakumearen datu pertsonalak publiko egitea: apirilaren 27ko epai osoa deskargatzeko egiaztatze-kode bat bidali zien hedabide ezberdinei, komunikabideentzako espreski prestatutako dokumentuaren ordez.

Epai ofizialean emakumearen izen-abizenak eta jaiotza data agertzen dira, eta bertatik filtratu dira datuok. Dokumentu orijinalera sarbidea edukitzeko nahikoa zen Nafarroako Gobernuko web-orri batean egiaztatze-kodea sartzea.

Kode hau erabilgarri egon da larunbat arratsaldera arte. Nafarroako Auzitegiak hutsegitea ordu eta erdian konpondu zuen, hainbat kazetarik egun horretan bertan Justizia Jauregian arazoaren berri eman ondoren.

Bestalde, biktimaren datuak hainbat forotara nola iritsi diren ikertzen ari da Polizia, tartean emakumearen NANa, sare sozialetako perfilak eta argazkiak. Datuok iragan asteazkenean agertu ziren Forocoches edo Burbuja.info bezalako atarietan. Alabaina, Nafarroako Auzitegiak filtratutako datuak ez dute zerikusirik izan foroetan argitaratutakoekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude