"Sanctuaire", ETA eta GALi buruzko filma estreinatuko dute Miarritzen

  • Asteartean hasi da Fipa, Miarritzen ospatzen den Ikus-entzunezko Programen nazioarteko festibala. 28. edizioa du aurtengoa eta 130 ekoizpen eskainiko dituzte sei egunetan.


2015eko urtarrilaren 20an - 11:37
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
1983 eta 1986 bitartean Ipar Euskal Herrian bizi izan zen egoera kontatzen du "Sanctuaire" filmak. (Arg: Fipa)

Oraindik estreinatzeke dagoen Olivier Masset-Depassen "Sanctuaire" filma ikusteko aukera izango da Fipan. 1983 eta 1986 bitartean Ipar Euskal Herrian bizi izan zen egoera kontatzen du lanak, GALek ustezko ETAko kideak hiltzen zitueneko garaia, hain zuzen.

Luhuson, Parisen eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat herritan filmatu dute “Sanctuaire”, eta “oso film gogorra” dela esan zuen Didier Decoin Miarritzeko festibaleko presidenteak aurkezpenean, Kazeta.eus-ek jaso duenez.

Egitarau osoa

Film horrez gain, Txina, Ruanda, Australia eta Iranetik ere iritsi dira ikus-entzunezko lanak. Egitarau osoa Fiparen web orrialdean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-03-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunak

Otsaila da iaz ekoiztutako pelikula uzten sari banaketaren hilabetea. Zinemara joateko aitzakiarekin, arkitektura eta hiria oinarri dituen Wim Wenders-en Perfect Days ekarri nahi dut hizketaldira.

Pelikularen sinopsi zabalduan irakurri daiteke komun publikoetan garatzen dela... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-02-19 | Euskal Irratiak
Graxi Irigarai: «Merkatua oztopo bat da Euskal Zinema Iparraldean hedatzeko»

Hizkuntza gutxituak eta eta Frantziako zine-sistema hartu ditu ikergai Graxi Irigarai baigorriarrak bere tesian. Abenduan aurkeztu zuen bere ikerketa, eta ordutik hamaika mintzaldi eskaini ditu. Oro har, Euskal Zinemak Ipar Euskal Herrian dituen zailtasun eta oztopoak eman ditu... [+]


Bi Goya sari eskuratu ditu Esti Urresola laudioarrak, herrikideen berotasuna lagun

Esti Urresolak bi Goya sari eskuratu zituen bart. Gazako herritarrak eta Laudioko bizilagunak izan zituen gogoan bere hitzartzean. Hirugarren sari bat ere jaso zuen 20.000 especies de abejas filmak.


Eguneraketa berriak daude