San Mamesen Palestinako banderarik ez erakusteko eskatu du Athletic-ek


2012ko irailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskal Herria Palestina Sareak deituta elkarretaratzea egingo da gaur San Mames kanpoan.

Israel? Ez, eskerrik asko. Boikot lemapean bilduko dira Bilbon. "Israel Europan al dago?", galdetzen dute Palestinaren aldeko plataformako kideek. Europako kirol txapelketetan lehiatzen ikustera ohitu garela diote, bertan zer egiten duen planteatu gabe. Haien hitzetan, arrazoi ugari dago Israelek UEFAko kide izateari uzteko, batetik, Asiako herrialdea delako eta, bestetik, "ezin delako onartu 60 urte baino gehiagoko okupazio inmoral eta krudela mantentzen duten estatuek txapelketetan parte hartzea".

Palestinaren alde Baskoniaren partidetan

Gasteizko Baskonia saskibaloi taldeak Tel Aviveko Maccabiren aurka jokatu izan duenean ere, zale batzuek Palestinako banderak erakutsi dituzte, segurtasun neurri zorrotzei aurre egin behar izan dieten arren. Zuzeu webguneak berreskuratutako bideo hau 2010ekoa da.

Beste bideo hau Maccabik 2009an Bartzelonan jokatu zuenekoa da


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude