Uztailaren 31n 450 urte beteko dira San Inazio Loiolakoa hil zela. Urteurrena gogoratzeko egitarau berezia antolatu dute
Jesusen Lagundiak eta hainbat erakunde publikok. San Inazioren garaiko euskal musikarien piezak eskainiko dituzten kontzertuak eta San Inazioren bizitza eta Jesusen Lagundiaren lana erakutsiko dituen erakusketa antolatuko dituzte uztailetik aurrera. Horrez gain, San Inazio Loiolakoari buruzko liburu berria kaleratuko dute, lau hizkuntzatan.