argia.eus
INPRIMATU
Samuel L. Jackson aktorearen mezua Trumpi, euskaraz: “Zoaz popatik hartzera!”
  • Samuel L. Jackson aktore ezagunak mezu argia igorri nahi izan dio Donald Trump AEBetako presidenteari, eta horretarako hamabost hizkuntza erabili ditu. Lehenik euskaraz egin du: "Zoaz popatik hartzera" esan dio, maskaran "bozkatu" hitz zeramala, azaroaren 3ko AEBetako hauteskunde presidentzialaren harira.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 16a

Bere Twitter kontuan partekatu duen bideo batez igorri dio mezua Jacksonek AEBetako presidenteari. "Zoaz popatik hartzera!" esan du lehenik, eskuetan afixa bat erakutsiz esaldiarekin. Jarraian beste hamalau hizkuntza erabili ditu: nepaliera, esperantoa, ukrainiera, maoria edo katalana, besteak beste.

Asko dira hizkuntza horiek erabiltzeagatik eskerrak emateko erantzun dioten txiolariak.

Pull Fiction edo A Time to Kill bezalako filmetan parte hartu duen aktore ezaguna, buru-belarri dabil sartuta AEBetako politikagintzan eta beltzen eskubideen aldeko borrokan ibilbide luzea du egina. Barack Obamaren alde aritu zen 2008ko primarietan, Alderdi Demokratan.

Oraingoan, azaroaren 3ko hauteskunde presidentzialak direla eta 8 milioi inguru jarraitzaile dituen bere Twitter kontua erabili du presidente ultra-eskuindarrari pentsatzen duena adierazteko. Kamisetan Your Voice Matter (Zure ahotsak inporta du)  leloa darama eta maskaran "Bozkatu!" hitza agertzen da.