"Kantu guztiak hari batekin elkarlotu ditugu. Horrek diskoaren alde asko egiten du, baldin eta ez bazara etengabe errepikatzen. Nik geroz eta gehiago estimatzen ditut horrelako gauzak. Iruditzen zait gaur egun behin eta berriro errepikatzen garela hitzetan. Musikalki oso lan interesgarriak daude, baina, niretzat kantu bat ez da musika bakarrik. Nahiz eta oso doinu politak izan, kantu askok ez dutela ezer esaten iruditzen zait. Ez dut esan nahi horrekin disko guztiek kontzeptualak izan behar dutenik". (2006ko urria-azaroa, 51. zenbakia)