argia.eus
INPRIMATU
Allenderen gorpua aztertzen ari dira bere heriotza argitzeko
  • Txileko presidente izandako Salvador Allenderen gorpua desehortzi zuen atzo auzitegi-mediku talde batek, heriotza argitu asmoz. 1973ko irailaren 11an hil zen Allende Santiagon (Txile), gobernu legitimoaren kontra altxatu zen Augusto Pinocheten aldeko tropek La Moneda gobernu-jauregia bonbardatu zutenean. Bertsio ofizialaren arabera –eta Allende sendiak berak hala onartuta– orduko presidenteak bere buruaz beste egin zuen erasoaren aurrean.

2011ko maiatzaren 24a
Salvador Allende, ezkerrean, 'Moneda' jauregia bonbardeatzen ari zirela hartutako irudian.

 Bertsioaren inguruko zalantzak azken aldian indar hartzen ibili dira, eta Allenderen gorpua desehorzteko agindua eman du Juan Mari Carroza epaileak. Hamabi auzitegi-medikuk osatutako taldeak –tartean Paco Etxeberria beasaindarra, Aranzadi Elkarteko presidentea– aztertuko du gorpua, 1973ko egun hartan gertatutakoa argitzeko asmoz.

Gorpua desehortzi zuteneko bideoa ikus daiteke La Nacion egunkari txiletarraren webgunean.