Salmond vs. Darling: Eskoziaren independentzia telebistan eztabaidagai

  • Alex Salmond Eskoziako ministro nagusia eta Alistair Darling independentziaren aurkako kanpainako burua aurrez aurre ariko dira STV telebista katean astearte gauean, irailaren 18ko erreferenduma ardatz.


2014ko abuztuaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Erreferendumerako hilabete eta erdi falta da eta asteartekoa izango da Salmonden eta Darlingen arteko lehen eztabaida telebistan.

Bi ordezkariek telebistaz egingo duten lehen buruz burukoa da eta oraingoz, adostu duten bakarra ere bai.

Ekonomia eztabaidaren erdigunean

The Guardian egunkariko Severin Carrellek azaldu du ordezkari bakoitzak nondik eraso dezakeen eztabaidan, baita zein den bakoitzaren ahulgunea ere.

“Elkarrekin hobe” (Better Together) kanpainako buru den Darlingek ekonomia alorreko zalantzak jar ditzake mahai gainean, besteak beste, Eskoziak independentziaren ostean zein moneta erabiliko lukeen edo balizko estatu eskoziarraren egonkortasun ekonomikoa nola ziurtatuko den.

Europar Batasunean sartuko denentz argitu gabe dagoela ere nabarmenduko du Darlingek ziur aski.

Salmondek, bere aldetik, Eskoziaren egoera ekonomikoa har dezake bandera gisa, Erresuma Batuko beste lurraldeekin konparatuz datu hobeak baitituzte. Besteak beste, irlako enplegu-tasa onena daukate. Baina murrizketak jasaten ari dira Londresko gobernu kontserbadorearen erruz.

Eskoziako ministro nagusiak bere alde du argudio demokratikoa ere: alegia, eskoziarrek hartuko dituztela beren etorkizunari buruzko erabaki onenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


Eguneraketa berriak daude