argia.eus
INPRIMATU
Salmentek gora egin dute aurten Durangoko Azokan

2007ko abenduaren 10a

Jon Irazabal Durangoko Azokaren zuzendaria "pozik" agertu da lortutako emaitzekin. Jende ugari gerturatu da Durangora, eta salmentek gora egin dute. Aurten ez da "produktu izarrik" egon, eta salmenta zabaltzea positibotzat jo dute argitaletxe eta diskoetxeetako kideek. Kopuru zehatzik eman ez duten arren, liburuen artean Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian, Mariasun Landaren Festa aldameneko gelan, Aingeru Epaltzaren Bezperan bezpera eta Xabier Silveiraren A las ocho en el Bule daude salduenen artean. Diskoei dagokienez, Zea Mays, Ken 7, Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren eta Gariren lan berriak.