UPN

Salanueva eta Esparza, UPNko lehendakaritzarako orain arteko aukera nagusiak

  • Ur lasterrak dira nagusi UPNn maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Nafarroako Gobernua eta udal botere gehiena galdu ondoren. Orain Yolanda Barcina ordezkatzeko izen bila ari dira.

Esperotakoaren aurka, UPNko taldeak ez du oraindik eledun izendatu Esparza. (Arg.: Nafarroako Parlamentua).

2015eko abuztuaren 26an - 13:03

Barcinak hauteskundeen aurretik iragarri zuen UPNko lehendakaritza utzi eta Nafarroako Unibertsitate Publikora bueltatuko zela. Barcinak, alabaina, parlamentari postua ere eskuratu zuen iragan hauteskundeetan eta, bitxia bada ere, parlamentariek euren lanak uzten badituzte Legebiltzarrean jarduteko, Barcinak parlamentari eta irakasle lanak bateratu nahi bide ditu.

Pixkanaka, alabaina, badirudi gauzak argitzen ari direla Barcinaren ordezkoaz, areago joan den astelehenean Enrique Maya Iruñeko alkate ohiak Cope Irratiari bera ez zela UPNko lehendakaritzara aurkeztuko adierazi ondoren. Irailaren 4an izango da UPNko Kontseilu Politikoa eta bertan erabakiko da noiz egingo den UPNren Kongresua.

Orain arte Amelia Salanueva senataria da lehendakaritzara aurkeztuko dela esan duen bakarra, baina denek jotzen dute segurutzat Javier Esparza parlamentaria ere hor izango dela, nahiz eta honek ofizialki ez duen halakorik adierazi.

Barcinaren sektoreak proposatu zuen Esparza udal eta foru hauteskundeetarako hautagai, baina kanpainako gora-beheren ondoren, sektore honek konfiantza eta indar handiagoko pertsona bat nahi zuen. Barcinaren gobernuan bozeramaile lanetan jardun zuen Juan Luis Sanchez de Muniain izan zitekeen hori, baina honek ere uko egin dio UPNko lehendakaritzarako lasterketan parte-hartzeari.

Denak adierazten du, beraz, Esparza lehia horretan izango dela, baina bere lidergo gaitasuna auzitan izan du parlamentari akta hartu duen lehen unetik. Pentsatu zen bera izango zela UPNko taldearen eleduna Foru Legebiltzarrean, baina behin-behinekoz bakarrik ari da zeregin horretan, UPNko parlamentari taldea oraindik ez baita ados jarri berau eledun izendatzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: UPN
1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erriberako UPNkoek haserre hartu dute Ibarrolak UPN gidatzeko egindako iragarpena

Cristina Ibarrolak iragarri du UPNko lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela datorren apirilaren 28an alderdiak egingo duen kongresuan. Alderdiaren Erriberako lerroetan iragarpena ez bide da ongi hartu.


Euskarazko kultura eskaintzak erdaldunak diskriminatzen dituela dio Eguesibarreko UPNko alkateak

Eguesibarreko EH Bilduk kritika egin zion UPNko udal gobernuari, Gabonetako programazioan euskarazko ekitaldi gutxi zirelako, eta Xuriñe Peña alkateak erantzun zion euskarazko ekitaldiak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenentzat.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


Eguneraketa berriak daude