argia.eus
INPRIMATU
Sakeleko telefonoetarako hiztegiak eskuragarri jarri ditu Elhuyarrek
  • iPhone eta Android aplikazioentzat bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Elhuyar fundazioak. Euskaratik gaztelaniara, frantsezera eta ingelesera itzultzeko baliagarriak diren hiztegiak, Sinonimoen Kutxa eta Ikaslearen Hiztegia eskuratu ahal izango dira hemendik aurrera.

2011ko irailaren 27a
Elhuyar aplikazio berriaren aurkezpena

Aplikazio hauek erosteko App Store eta Android Market dendetan eskuratzeaz gain, Elhuyar-en web orrialdean ere erosi ahal izango dira. Nahi duen guztiak aipatutako aplikazioa probatzeko aukera izango du, horretarako, web orrialde berean Demo bertsioa deskargatuta.

Elhuyarreko lan taldeak azken urtea aplikazio hau prestatzen pasa du. Itziar Nogeras Elhuyar Funudazioko zuzendari nagusiak esan du beste hizkuntzen parean egoteko, ezinbestekoa dela euskara erabiltzaileek darabilten plataforma eta euskarrietan egotea. Aurrera begira, Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoaren Smartphone aplikazioa eta sei hiztegien tabletetarako aplikazioak garatzeko asmoa daukate.