Sakana Trenaren Alde plataformak trenbide sarea "egokitu eta hobetzearen" aldeko jarrera hartu du

  • Tren publiko eta sozial batek zeharkatzearen alde leudeke. Lurraldea kohesionatuko lukeena eta salgaiak garraiatzeko ere balioko lukeena, Sakanak duen industriarentzako ere baliagarria litzatekeena. Horretarako egungo trenbidea hobetzearekin nahikoa litzatekeela uste dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 25an - 08:36
Sakana Trenaren Alde plataforma aurkeztu dute.

Sakana Trenaren Alde plataforma sortu berri dute. Azken informazioen arabera Espainiak Nafarroan egin nahi duen Abiadura Handiko Trenak Sakana guztia zeharkatuko luke alderik alde, eta, herritarrak ez datoz bat aukera horrekin.

Tren publiko eta sozial batek zeharkatzearen alde leudeke. Lurraldea kohesionatuko lukeena eta salgaiak garraiatzeko ere balioko lukeena, Sakanak duen industriarentzako ere baliagarria litzatekeena. Garraiobide jasangarria, herrikoia eta demokratikoaren aldeko jarrera hartu dute.

Sakana Trenaren Alde plataformak mugikortasunari buruzko hausnarketa beharrezkoa dela uste du. Sakana zeharkatzen duen trenbidea badago eraikia, orain ere erabilgarri dagoena. Eta prestatua dagoena gainera trenbide hori zabaldu eta hirugarren errail bat edo Europako zabalera duenera egokitzeko. Baina horrek ez lioke mesederik eginen botere ekonomiko eta enpresariri. 

Sakana, tren azkarraren korridore hutsa baino ez da izanen AHTa egiten baldin badute. Hala kritikatu dute. Sakanak beste hesi berri bat izanen luke, egun dituenekin aski ez balitz bezala. Lurraldea kohesionatuko duen trenaren aldeko jarrera hartu dute dagoeneko herritarrek, herritarren zerbitzura egonen den trena. Maiztasun gehiagorekin eta aukera gehiagorekin.

Uharte-Arakilen egin dute Sakana Trenaren Aldeko plataformaren aurkezpena. Sakanako alkate ugari izan dira, herritarrak eta sindikatu zein gizarte eragileetako ordezkariak ere.

Artikulu hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude