Sakabanaketaren "odoluste ekonomikoaren" berri eman dio Etxeratek Jaurlaritzari

  • Etxeratek senide eta lagunak etxetik urrun edukitzeak sortzen duen “odoluste ekonomikoaren” txostena igorri diete Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburu Arantza Tapiari eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanori.


2015eko abuztuaren 03an - 11:43

Euskal presoen politikoen aldeko eskubideak aldarrikatzeko hainbat pertsona bildu dira larunbatean Azpeitiko Loiolako Basilikan. San Inazio eguneko ospakizun katolikoa probestu du Etxerat elkarteak politikariei informazioa helarazteko.

Etxeraten arabera aurtengo uztailean Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) 428 preso zeuden Espainiako eta Frantziako estatuko 76 kartzelatan. 352 presoren familiak eta lagunek 500 kilometro baino gehiago egin behar dituzte lagun edo senidea bisitatzeko, 166 preso etxetik 500 eta 790 kilometrotara daude, 800 eta 990 kilometro artean daude beste 122 preso eta 64 dira Euskal Herritik 1.000 kilometrotara baino urrunago daudenak. 

Sakabanaketa “Espainiako Kode Penaleko oinarrietan jasotzen denaren aurkakoa” dela esan dute Etxerateko kideek. Presoen aldeko elkarteak egoera horren ondorio zuzenak ere azpimarratu nahi izan ditu. Azken 25 urteetan errepidetan presoak bisitatzera joandako 16 lagunek bizitza galdu dute errepidean. Sakabanaketak gastu ekonomiko “jasanezinak” ekartzen dizkiela ere gaineratu dute.

“Dispertsioarekin bukatzeko beharrezkoa den borondatea benetan agertzeko” eskatu dio Etxeratek Eusko Jaurlaritzari, eta “hitzetatik ekintzetara” igarotzeko.

Hondartzetan protestak

Ekimenaren irudia Debako hondartzan.

Asteburuan sakabanaketaren aurkako protestak izan dira Euskal Herriko hondartzetan. Donostian egin da ekitaldi nagusia eta Nautikotik La Perlara bitartean giza-katea osatu dute. Etxerateko kide Josune Dorronsorok adierazi du euskal presoen aurkako egungo sakabanaketa politika “suntsipen” politika dela. 

Donostiaz gain, Gipuzkoan Deban eta Orion egin dituzte protestak. Bizkaian aldiz, Lekeition, Ondarroan, Mundakan, Ea-n eta Plentzian mobilizatu dira presoen sakabanaketaren aurka. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude