Bi herri, irrintzi bat (MusikHerria) musika bilduman parte hartu duten taldeekin Sahararen aldeko musika jaialdia egingo da gaur Bilborock aretoan. Etzi beteko dira 35 urte Saharako Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zutela, eta data horren karietara antolatu dute jaialdia. 21:00etan hasiko da, eta doan izango da. Joko duten taldeen artean, besteak beste, Jonu bakarlaria eta Siroka taldea daude. Bideo emanaldi, performance eta antzerkiak ere izango dira kontzertuen artean. Datorren ostiralean, berriz, Donostian egingo dute jaialdia, eta hura ere doakoa izango da. Kontzertuetara hurbildu ezin dutenek Internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango dute: www.saharatik.com.
Bihar, berriz, euroaginduen aurkako kantaldia izango da Kanbon (Lapurdi). Ipar Euskal Herriko talde eta bakarlariek hartuko dute parte: Pantxoa eta Peio, Michel Bedaxagar, Eneko Labegueri...
Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]
Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.
Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]
Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.