argia.eus
INPRIMATU
Saharako 23 preso politiko epaitzen hasi direla salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilbon
  • Gaur eguerdian egin da preso politiko sahararren aldeko elkarretaratzea Bilboko Marokoko Kontsulatuan, Askapenak deituta. Saleko (Maroko) espetxean dauden 23 preso politiko saharar epaitzearen kontra deitu dute protesta.

2012ko urriaren 24a
Saharar preso politikoen alde izango da elkarretaratzea.

Duela bi urte, lurralde okupatuetan eskubide sozial eta politikoen alde hasi ziren sahararrak eta kanpalekua osatu zuten bertan (Agdaim Izik kanpalekua). Marokoar poliziak, ordea, kanpalekua indarrez hustu eta bertako jendea jipoitu eta hainbat hildako eragin zituen.

Elkarretaratze honetan preso politiko sahararrei elkartasuna adierazteaz gain, Marokoko Gobernuaren etengabeko zapalkuntza eta nazioarteko ixiltasuna salatzea dute helburu.

Informazio gehiago:

Irakurri Euskal Herrian bizi diren sahararrekin hitz egin ondoren, Mikel Asurmendik ARGIAko 2258. zenbakian eginiko erreportajea.