Mendebaldeko Sahararentzako Minurso misioa berritu ala ez erabakiko du nazioarteko erakundeak apiril amaieran. CEAS-Saharak Segurtasun Kontseiluko kideei eskatu die “beren erantzukizunarekin” konpli dezatela.
Duela ia hiru hamarkadatik Mendebaldeko Saharan diharduen Nazio Batuen Erakundeko misioak, Minursok, beste luzapen bat ala ez izango ote duen ikusgai dago, apirilaren amaieran elkartuko baita erakundearen Segurtasun Kontseilua. Horren harira, Espainiako Estatuko CEAS-Sahara koordinadorak gutun bidalketa masiboa hasiko du kontseilua osatzen duten gobernuei zuzenduta, bai sarea erabilita, bai zuzenean ere.
Sahararen deskoloniazioaren aldeko erakunde solidarioen koordinadorak NBEri eskatu dio konplitu dezala 1975etik konpondu gabe dagoen deskolonizazio prozesuarekin eta egin dezala behingoz independentzia erreferenduma. Koordinadora oso kritiko azaldu da Minursorekin, “sortu zenetik 26 urtez geroztik ez du bere helburu nagusia bete, erreferenduma antolatzea”.
Baina NBErekiko kritikak harantzago doaz saharar herriaren alde lanean ari direnen artean, 1991n sorturiko misioak ez baitu bere gain hartu herrialde horretan maiz izaten diren giza eskubideen urraketen inguruko ikuskaritza.
Errepresioa beste behin Aaiun-en
Azken egunotan istiluak izan dira Aaiun hiriburuan preso politikoen askapena eskatzeko manifestazioetan. Apirilaren 15ean, esaterako, hainbat zauritu izan ziren poliziaren errepresioaren ondorioz Gdeim Izik-eko gertaerengatik egiten ari diren epaiketaren harira.
2010ean Mendebaldeko Saharako kanpamendu hartan izandako gertaerengatik –kanpo erakundeen esanetan ehundik gora hildako eta milaka zauritu utzi zituzten poliziaren asaltoak eta ondorengo Aaiun hiriko pertsekuzioek– atxilotutako 24 sahararren kontrako auzia martxoan berrabiarazi zuen Rabateko apelazio auzitegiak, baina maiatzera arte eten dute tentsio uneen ostean.
Auzi horretan epaitua izan behar zuen, hain justu, Euskal Herrian bizi den Hassanna Aaliak, hasieran Espainiak asiloa ukatu eta Cear-Euskadik jarritako helegite baten ondoren errefuxiatu izaera onartu zaion herritarra.
Bestetik, Equipe Mediak jaso duenez, langabeturiko sahararrek asteartean egin zuten manifestazio baten kontra gogor oldartu zen berriz ere polizia Aaiunen. Ez da lehen aldia kolektibo honek protesta entzutetsuak egiten dituela, joan den martxoaren 24an Fosbucraa konpainiaren autobus bat okupatu zuten euren lan-marjinazioa salatzeko eta modu basatian desalojatu zituzten, bideo honetan ikus daitekeen bezala:
Jakina da gizakiok eta izaki bizidunok bizitzeko nahitaezko dugula ura. Nazio Batuen Erakundeak ere gizaki guztiok ura izateko dugun eskubidea txertatua du bere oinarrietan. Baina, nola bizi dute eskubide hori, esaterako, Hamadako desertu idorrean bizi direnek? Saharako errefuxiatu kanpamentuetan kalitatezko ura lortzeko zailtasunek erronka bihurtu dute herritar guztiek urerako sarbidea bermatua izatea. Horretarako laguntza lanean dihardu Arabako SEADen Lagunen Elkarteak.
Euskadiko, Nafarroako, Kataluniako eta Espainiako Gazte Kontseiluek Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatu zuten formakuntza ematera. Formakuntzaren helburua gazte kontseiluek elkartegintzan eta parte-hartzean egiten duten lana Saharako gazteei helaraztea zen eta hauek egunerokotasunean aurkitzen dituzten erronkei aurre egiteko tresnak ematea. Bidaiaren ondorioen laburpena da bideoa.
Maiatza aldera iritsiko dira kamioiak kanpamentuetaraino. Gipuzkoan 70 tona inguru bildu dira eta Euskadin 220, guztira sei trailer eta furgoneta.
1976ko otsailaren 27an Fronte Polisarioak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuen Bir-Lehlu-n.
Eskoletan eta Amurrio eta Laudioko supermerkatuetan egongo dira janaria eta behar-beharrezko produktuak jasotzen.
Piztu itxaropena lelopean, Sahararen aldeko material bilketa hasi da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herrik bat egin dute ekimenarekin eta urtarrila erdialdera arte janaria emateko aukera izango da.
Denda berri bat ireki dute Gasteizko Dendaraba gunean, Marokok beste herrialde batzuekin batera aurrera eramaten duen espoliazioa salatzeko eta jendartea kontzientziatzeko. Prezio faltsuak ditu dendak, “baina eguneroko lapurreta handiagoa da”. Sarean ere webgunea zabaldu dute: www.robokoop.com
Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalen espoliazioak Marokoren okupazioa finantziatu eta iraunkortu egiten du, estatu eta transnazionalen laguntzarekin.
Euskarazko azpitituluak aktibatzeko Youtuben azpidatzien botoia sakatu behar da aurrena.
Josu Juaristi (EHBildu) Europako Legebiltzarreko parlamentariari hegazkinetik jaisten ere ez dio utzi polizia marokoarrak. Politikariak berak zabaldu du albistea, argazki eta guzti, Twitterreko bere kontutik. Mendebaldeko Sahara bisitatzea zen Juaristiren asmoa.
Sahararra da, Mendebaldeko Saharan sortua, egiazko Saharan, exodoa bizi izandakoa. Sahararra da gaur egun Gasteizen, ikastolako ama, euskaldunetara guztiz irekia, izatea bera ere partez herri honetara jarria, bere baitan harrera beroa egina euskarari eta euskaldunari.